Gurutze Gorriak eta Alcampo enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan zaurgarritasun egoeran dauden haurrak babesteko kanpaina egingo dute bihartik apirilaren 10era arte. Horren xedea da adingabeen elikadura hobetzea eta horretarako elkarlanean arituko dira bi erakundeak.
Ekimenaren funtzionamendua honako hau izango da: Alcampok 110.000 euroko ekarpena egin du eta aukera emango du bere kutxetan kanpainaren aldeko dohaintzak egiteko, 1, 3, 5, 10 edo 20 eurokoak izan ahalko direnak.
Gero, zaurgarritasun arriskuan dauden familiei txartel bat emango diete eta Alcampon bertan erabiliko dute elikagaiak erosteko.
Bihar eta etzi boluntarioak
Egitasmoaren berri emateko, Gurutze Gorriko boluntarioak bihar eta etzi egongo dira Alcampoko dendetan, Atxetakoa tartean.
Nhood eta Oney enpresek ere 3.000 euroko dohaintza egingo dute. Iaz EAEn 10.726 euro jaso zituzten herritarren ekarpenei esker.