Arrankudiaga-Zolloko gaurkotasun instituzionala izango dugu hizpide datorren asteko Azalera podcastean, Txutxi Ariznabarreta alkatearekin. Ohikoan bezala, ostegunean izango da saioa 13:00etatik aurrera.
Herritarrek ere aukera izango dute elkarrizketan parte hartzeko, galderak aurretik bidalita. Horretarako, audio bat bidali beharko dute plazaratu nahi duten galderarekin 688 84 81 52 telefonora (Whatsapp edo Telegram bidez) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera, euren izen-abizenak zehaztuta. Astelehenean (maiatzak 5) itxiko da horretarako tartea, 21:00etan.