Athletic Clubeko 170 peña baino gehiago elkartu ziren atzo Arrankudiaga-Zollon ospatutako Peñista Egunean. Athletic Clubeko Peñen Federazioak urtero antolaturiko ekimenak duela bi urte bisitatu zuen eskualdea azkenekoz, Artziniegan antolaturiko festarekin.
Aurten Arrankudiaga-Zolloko Javier Eskalza peñak egin ditu anfitrioi lanak. Zale zuri-gorriek Arrankudiagako erdigunea eta Iberlandako taberna hartu zituzten goizean goizetik.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte