Urriaren 25ean, larunbatez, egingo dute Arrankudiaga-Zollo Trail Lasterketaren XII. edizioa. Ordurako zenbait hilabete falta badira ere, ireki dute dagoeneko izen ematea.
Haurrentzako lasterketaz gain, mendiko maratoi erdia eta 7,9 kilometroko ibilbidea egongo dira, eta arratsaldez izango dira biak: 15:30etan abiatuko dira 21,1 kilometro egingo dituzten korrikalariak, eta ordu erdi geroago besteak.
Proba herrikoiak dira biak, eta beraz, ez da lizentziarik behar parte hartzeko. Izen ematea, Sportmaniacs webgunean egin daiteke hemen edota probaren egunean bertan.
Prezioak, lasterketaren izaeraren antzera, herrikoiak dira, nahiz eta igotzen joango diren lasterketaren egunera hurbildu ahala:
- Maratoi erdia (21,1 km): 13 € irailaren 1era arte; eta bigarren epea irailaren 1etik urriaren 23ra arte 18 €. Probaren egunean (zein aurreko egunean) bertan izena emanez gero, 25 €
- Trail herrikoia (7,9 km) : 10 € irailaren 1era arte; eta bigarren epea irailaren 1etik urriaren 23ra arte 13 €. Probaren egunean (zein aurreko egunean) bertan izena emanez gero, 15 €