Uribarri auzoan komun publikoa jartzeko lanak amaitu ditu Arrankudiaga-Zolloko Udalak. Tokiko erakundeak Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza bat jaso du lanak egiteko, 60.000 eurokoa.
Laguntza horrekin, komuneko kabina jarri dute, eta ingurua urbanizatu eta argiztatu egin dute baita ere.