Edurne Ellakuria eta Txomin Egiluz historiazaleek txosten txikia prestatu dute azaltzeko, euren ustez, Boda en la aldea Jose Arrueren margolanak Arrankudiagako herrigunea islatzen duela.
Hain zuzen, tokiko bost elementu identifikatu eta zerrendatu dituzte:
- Goikogane eta Kamaraka mendien tontorrak.
- Andra Mari elizako arkupea.
- Ramon Azkue eta Paula Solaunen etxea.
- Beatriz Etxebarria Etxanizen etxea, egun Gizarte Etxea dena.
- Rosario Agirreren taberna.
Ellakuriak eta Egiluzek argitu dute ezin izan dutela zehaztu nortzuk diren irudian agertzen diren herritarrak, Arrueren ohitura bizilagunak jasotzea baitzen.
Azala eta ez koadroa
Ikertzaileak Arrue familiarekin jarri dira harremanetan (Natividad Arrue bilobarekin, hain zuzen) eta horrek aipatu die Boda en la aldea ez dela koadro baten partea, baizik eta Vida vasca aldizkariarentzat 1957an propio egindako azala.