Arrankudiaga eta Zolloko gaurkotasuna izango dugu hizpide ostegun honetako Azalera podcastean, Txutxi Ariznabarreta alkatea izango baitugu Faktoriako platoan.
Herritarrek ere aukera izango dute elkarrizketan parte hartzeko, galderak aurretik bidalita. Horretarako, audio bat bidali beharko dute plazaratu nahi duten galderarekin 688 84 81 52 telefonora (Whatsapp edo Telegram bidez) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera, euren izen-abizenak zehaztuta. Gaur gauean itxiko da horretarako tartea, 22:00etan.
Ostegunero bezala, 13:00etan emitituko da podcasta zuzenean, eta Aiaraldea.eus atarian zein sare sozialen bidez jarraitu ahalko da.