Gaur 10:00etan istripua jazo da BI-625 errepidean, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollo artean. Lagun bat ospitaleratu behar izan dute larrialdi zerbitzuek, hiru autok talka egin baitute A-8 autopistako ordaintokitik gertu.
Ertzaintza oraindik dago ezbeharra jazo den tokian trafikoa bideratzen (herritar batek aipatu du lau patruila bertaratu direla) eta handik igaroko diren lagunei arretaz gidatzea eskatu diete.