Ostiralean ireki zituen ateak Arrankudiaga-Zolloko Ikasguneak. Oxinburu eraikinaren alboan dago espazio berria, Udaltalderen lokalean. Hainbat gela atondu dituzte, ikasteko, talde bilerak egiteko edota telenanean aritzeko baliatu ahalko direnak.
Hogei pertsonentzako aforoa du guneak eta herritar guztiei zabalduta egongo da, gazte eta ikasleentzat bereziki pentsatua dagoen arren. Hala azaldu zuen Txutxi Ariznabarreta alkateak aurkezpenean.
Azpiegitura Internet bidez erreserbatu ahalko da, eta udal txartela baliatuko da horretarako, frontoian edota Oxinburun baliatzen den sistemari jarraiki. Gauzak hala, hemendik aurrera txartelak aukera emango du hiru espazio horietako edozein hartzeko, eta horri buruzko azalpenak emateko ere baliatu zuten ostiraleko aurkezpena.