Atzo arratsaldearen amaieran eta gaueko lehen orduetan Ertzaintzak Arrankudiagan esku hartze luzea (ordubete baino gehiagokoa) egin zuen, tren geltokian, bereziki.
Poliziak berak Aiaraldea Komunikabideari atzo berretsi zionez, borroka baten ondoriozko operazioa izan zen eta hedabideak egiaztatu zuenez, gertakariak eragina izan zuen Renfeko zerbitzuan.
Izan ere, tren bat geldirik geratu zen herriko geltokian eta, hori dela medio, eskualdeko trafiko guztia burdinbide bakarretik bideratu behar izan zuten, atzerapenak sortuta.
Ertzaintzaren prentsa bulegoak iragarri dio Aiaraldea Komunikabideari oharra plazaratuko duela, informazio guztia biltzen duenean.