Arrankudiaga eta Zolloko Gazte Eguna ospatu zuen larunbatean herriko zein kanpoko jende askok. Goiza mendi ibilaldiarekin abiatu zuten. Indarrak hartzeko txitxiburduntzia ere prestatu zuten eta 15:00etan 40 lagun baino gehiago batu ziren bazkaltzeko.
Ondoren, Euskal Herriko tribiala jokatu zuten eta poteoaren ostean musikaren unea heldu zen. Herriko plazan Zinkha eta Bier Seit taldeek jo zuten eta gero Gizarte Etxean DJ Pipik girotu zuen gaua.
Gazte Asanbladako kideek oso positiboki baloratu dute jarduera eta lehenago ere deitutako beste ekintzak (Korrikan, adibidez):
Argazkiak: Arrankudiaga eta Zolloko Gazte Asanblada