Ertzaintzak 23 urteko gizonezkoa atxilotu zuen Arrankudiaga-Zollon igande eguerdian. Alkohol eta drogen detekziorako ohiko kontrol batean gelditu zuten gidaria eta konturatu ziren autoa ez zela berea.
Egiaztatu eta gero, agenteei jakinarazi zieten ibilgailua Bilbon lapurtu zutela. Horrez gain, gizonezkoak positiboa eman zuen drogen frogan eta ez zuen gidabaimenik.
Ondorioz, poliziek atxilotu zuten eta leporatu zioten autoaren lapurreta eta bide segurtasunaren kontrako delitua gidatzeko dokumentazioa ez izateagatik. Epaitegira eraman zuten igandean bertan. Ertzaintzak azaldu duenez, antzeko aurrekariak ditu jadanik gazteak.