Kosi! euskara elkartea aurkeztu dute gaur arratsaldean Arrankudiaga-Zollon, dozenaka lagunen aurrean. Aurreratu dutenez, udalerriko euskararen diagnostiko bat egitea izango da taldearen lehen helburua. Elkarteekin harremanetan jarriko dira horretarako, eta euskararen kale neurketa bat egitea ere dute buruan.