Untzuetako gazteluaren nafartasuna aldarrikatu dute aurten ere

Aitor Aspuru Saez 2026ko ekainaren 1a

Untzuetako gazteluko nafarta 1 1780312013676
Untzuetako gazteluko nafarta 2 1780312014568
Untzuetako gazteluko nafarta 3 1780312015218
Untzuetako gazteluko nafarta 4 1780312016010
Untzuetako gazteluko nafarta 5 1780312016482
Untzuetako gazteluko nafarta 6 1780312017025
Untzuetako gazteluko nafarta 7 1780312017734
Untzuetako gazteluko nafarta 8 1780312018542
Untzuetako gazteluko nafarta 9 1780312019234
Untzuetako gazteluko nafarta 10 1780312019801
Untzuetako gazteluko nafarta 11 1780312020752

Untzueta Nafar Gaztelua ekimenak Arrankudiaga-Zollo, Zeberio eta Ugaoko lagunak bildu zituen euskal estatu independentea aldarrikatzeko historiaren bitartez.

Untzuetako gazteluaren iragan nafartarra balioan jarri dute beste urte batez. Larunbatean mendiko tontorrean elkartu ziren hainbat lagun oroitzeko defentsa egitura hori Nafarroako Erresumaren parte zela eta, ondorioz, euskal estatuaren aitzindaria.

"1512ra arte euskal estatua existitu zen, harik eta indarrez suntsitu zuten arte. Garai horretan burujabetasun politikoa erresumen bitartez islatzen zen eta Untzuetako gaztelua Erresuma Nafartarraren barruan zegoen", azaldu zuen Txutxi Ariznabarreta Arrankudiaga-Zolloko alkateak, zeinak hitza hartu zuen.

"Geroztik, borroka eta erresistentzia hari batek zeharkatzen du Euskal Herria, estatu independentearen aldekoa", amaitu zuen Ariznabarretak.

Argazkiak: Txomin Egiluz Sagastizabal

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide