Xarmanta jatetxea itxiko dute gaur eta etorkizuna definitzeke du oraindik ostalaritza eraikinak

Aitor Aspuru Saez 2026ko uztailaren 30a

Ateak itxi ditu Arrankudiagako Xarmanta jatetxe ezagunak. / Aiaraldea.eus

Atxetan kokatutako jatetxearen kudeatzaileak erretiroa hartu du eta Udalak erabaki beharko du zer egin etorkizunean.

Xarmanta jatetxeak gaur itxiko ditu ateak, orain arteko kudeatzaileak erretiroa hartuko duelako. Egoera horrek eskualdeko ostalaritza eskaintzan dagoen txoko bitxiaren itxiera ekarriko du epe laburrera, baina galdera ikur handia marraztu du etorkizunera begira.

Izan ere, Arrankudiaga-Zolloko Udala da eraikinaren jabea eta berriro irekitzeko zein baldintza behar dituen aztertu behar du. Txutxi Ariznabarreta alkateak azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari higiezinak saneamendu eta irisgarritasun arazo handiak dituela eta txosten teknikoa osatu behar dutela ezagutzeko zein neurri hartu behar dituzten berriro lizitazioa deitzeko.

"Saneamendu arazoak larriak dira eta irisgarritasuna ere oztopoa da goiko solairuan. Agian kanpoan kokatutako igogailua beharrezkoa litzateke. Beste aukera bat da taberna gisa irekitzea eta ez jatetxe moduan", aipatu du alkateak.

Edonola ere, udalburuak berak azaldu duenez, momentuz, dena espekulazioa da txosten teknikoa egin arte, baina iragarri du erreforma osoak inbertsio garrantzitsua sortuko lukela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide