Iberlanda eta Uribarri arteko errepidea partekatuko dute ibilgailuek eta oinezkoek hemendik aurrera

Maider Ramirez Martin 2026ko abuztuaren 6a

Erabiltzaileen beharren eta segurtasunaren mesedetan egokitu dute Iberlandatik Uribarrira doan errepidea. Espaloi-tartea luzatu eta gune partekatuak margotu dituzte, argiteria hobetzearekin batera.

Amaitu dituzte Iberlanda eta Uribarri auzoak lotzen dituen bideko obrak, eta oinezkoen segurtasunean eragina izango dute nabarmenki, espaloiak, seinaleztapena eta argiteria hobetu baitituzte. Errepide osoa ere asfaltatu da.

Uribarriko bizilagun askok oinez egiten duten bidea da, tren geltokiarekin eta herriguneko bestelako zerbitzuekin lotzen baitu auzoa. Zati gehiena errepidetik egin behar zuten orain arte, espaloia oso laburra baitzen. Orain, treen geltokitik hasita bidean gora espaloi berria egin da eta luzatu egin dute.

Autopista gaineko zubian eta auzoko sarreran errepidea estutu egiten da eta oinezkoek eta ibilgailuek bidea partekatu behar dute ezinbestean. Orain, ordea, gune hori partekatua izango da, eta hori nabarmentzeko 20 kilometro orduko abiadura muga zehaztu da eta marra berde eta urdinez margotu dute lurra. Halaber, Udalak gogorarazi du tarte horietan erabiltzaile ahulenek dutela lehentasuna, oinezkoek, alegia.

Bidean egindako lanez gain, argiteria ere hobetu dute, instalazio berria eta farola kopuru handiagoa jarrita.

Orotara, obrak 456.985,90 euroko aurekontua izan du eta 59745,83 euroko diru-laguntza jaso da Bizkaiko Foru Aldunditik.

Maiatzean, Txutxi Ariznabarreta alkateak obraren nondik norakoak azaldu zituen Azalera podcastean:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide