Bi autok elkarren aurka jo dute gaur arratsaldean BI-625 errepidean, Arrankudiaga parean. Larrialdi Zerbitzuek 16:45ean jaso dute abisua eta une honetan bertan dira lanean.
Autoak Bilboko noranzkoa ari dira oztopatzen eta Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da. Oraindik ez dute zehaztu zaurituren bat ospitalera eraman behar izan duten.