Izurritea film laburreko taldea Zollon eta Zeberion aritu da grabaketa lanetan eta aste honetan amaitu dituzte.
Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du eta landa eremuko tabernari baten egunerokoa jarraitzen du, bezeroak ohartu baino lehen, bere lokalean darabilen izurritearekin akabatzen saiatzen den bitartean.
Iker Maguregi da zuzendaria eta gidoilaria eta Olatz Beobide antzezle protagonista. Oihan Puente, Olatz Ganboa, Alfonso Díez, Mikel Maguregi, Pako Revueltas, Gaizka Chamizo, Tasio Bilbao, Peio Bilbao eta Ander Jimenez ere agertzen dira pelikulan.