Zauriturik gabeko istripua BI-625 errepidean

Erredakzioa

Arrankudiaga-Zolloko Gastaka auzoan gertatu da istripua. / Aiaraldea,.eus

Bi autok elkarren aurka jo dute BI-625 errepidean, Arrankudiaga-Zolloko Gastaka auzoan. Ez da zauriturik egon, Ertzaintzak adierazi duenez.

Bi autok elkarren aurka jo dute gaur 18:20 aldera, BI-625 errepidean, Arrankudiaga-Zolloko Gastaka auzotik gertu. Ertzaintza bertaratu da, eta Aiaraldea Komunikabideari azaldu diotenez, ez da zauriturik egon, nahiz eta bi autok bistako kalteak izan.

Istripuak ez du aparteko eragozpenik eragin trafikoan. Garbiketa zerbitzuek errepidea garbitu dute dagoeneko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide