Barbakoa eta musika artean berrireki dute Arrankudiagako Batzokia

Erredakzioa

Asteartetik igandera egongo da irekita espazioa, goizez zein arratsaldez. 

Atzo gauean berrireki zuten Arrankudiagako Batzokia. Dozenaka lagun bertaratu ziren espazioaz, barbakoaz zein musikaz gozatzera. Iñigo Riki & The Night Band taldea arduratu zen iluntzea animatzeaz, eta zozketa bat ere egin zuten.  

Asteartetik igandera egongo da irekita establezimendua astean zehar. Lehen lau egunetan 8:30etatik iluntzera arte egongo da zabalik eta igandetan, aldiz, 8:00etatik 16:00etara. Gainera, urtarriletik aurrera eguneko menuak eskaintzeko asmoa adierazi dute. 

Argazkiak: Urtzi Vergara Belausteguigoitia

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide