Hain zuzen, Zollon ostiraletik igandera ez dute atsedenik izan, musika lagun. Elortegi Anayak, Ez Dok Bape, Etxebarria aita-semeak, Feos Pero Majos, Dunbots txaranga... eta erromeriak ere aritu dira herrian. Eskaintza zabala izan dute eta haurrentzako ekintzak ere ez dira falta izan. Larunbatean amaituko dituzte festak pilota partidekin eta herri bazkariarekin.
Argazkiak: Garazi Abrisketa