Zuriñe Frutos artziniegarrak irabazi du Euskadiko Koxkor Biltze txapelketa. Elgoibarren izan zen larunbatean lehia, eta aiaraldearra izan zen garaile. Haren atzetik sailkatu ziren Maika Ariztegi, Irune Azkue, Goizalde Aransolo eta Ainhoa Ortega, hurrenez hurren.
Frutosek adierazi duenez bigarrenj aldiz parte hartu du Euskadiko txapelketan: "Iaz bigarren postua lortu nuen, azkeneko lokotxean huts egin eta Maika Ariztegi nafarra izan baitzen irabazlea. 13 urte darama irabazten, baina aurten Artizniegara doa txapela".
Eako mendi duatloian ere garaile
Igandean, aldiz, Eako mendi duatloian aritu zen Frutos. Lehen postua eskuratzeaz gain, Euskal Herriko mendi duatloien zirkuitua eskura du Artziniegarrak, sailkapen orokorrean aurreneko baitoa. Bi lasterketa falta dira denboraldia bukatzeko. Hilak 20an izango da hurrengoa Biriatun (Lapurdi), eta 26an Zegaman (Gipuzkoa) itxiko da zirkuitua.