Larunbatean "Berdinkrossa" egingo dute Artziniegan aurreneko aldiz. Udalak antolatu du proba, eta larunbatean, azaroaren 19an izango da, 17:00etan. Frontoian jarri dute hitzordua. Parte hartzeko, ordea, hiruko taldeak osatu beharko dituzte lasterkariek, eta mistoak izan beharko dira. Ibilbideari dagokionez Artziniegako Alde Zaharrari bira bat eman beharko diotela aurreratu dute antolatzaileek. Gainera, kamisetak banatuko dira.
Bestalde, abenduaren 17an izango dela Berdintasunaren aldeko Amurrioko herri lasterketa adierazi dute. Izen-ematea zabalik dago www.sailkapenak.com webgunean.