Goienkale kaleko galtzada-harrien junturak konpontzeko lanak abiatuko ditu Artziniegako Udalak.
Leku kaltetuenetan gauzatuko dituzte; 190 metro koadrotan ingurutan, alegia.
Aurrekontua 5.678 eurokoa izango da eta udal baliabideak ez ezik, Eusko Jaurlaritzako eta Gernika filmeko aseguruaren kalte-ordainen dirua ere erabiliko dute.