Kirola, euskara eta berdintasuna izango dituzte hizpide azaroaren 11n 19:30ean Artziniegako etnografia museoan. Atheleticeko jokalariak izango dira protagonista, Iraia Iturregi eta Amaia Olabarrieta bertaratuko baitira haien esperientziak kontatzera.
Koikili Lertxundi aurkezle
Solasaldia irekia izango da, eta Koikili Lertxundi Athleticeko jokalari oihak gidatuko du. Ekitaldia Artziniegako Udalak eta Aiarako Koadrillak antolatu dute, Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz.