Artziniegako EH Bilduko udal taldeak oharra plazaratu du azaltzeko zergatik ez duen parte hartu Euskararen Eguna antolatzeko bileran. Koalizioak salatu du euskara sustatzeko bestelako eredua behar dela herrian; planifikatua, eragile gehiagoren partaidetzarekin eta baloratu daitekeena.
EH Bilduren ustez EAJk urtero diru jakina kudeatzera mugatzen da eta hori ez da eraginkorra, euren ustez. Koalizioaren aburuz elkarlan esparrua sortu behar da erakartzeko herriko elkarteak, ikastetxe publikoa, ostalariak, merkatariak eta epe luzeko lan horretan parte hartzeko prest dauden norbanakoak.
EH Bilduk adierazi du proposamen hori behin baino gehiagotan egin diotela udal gobernu taldeari eta ezezkoa jaso dutela.