Zuriñe Frutos artziniegarrak Amasako duatloia aurreneko postuan bukatu zuen. Larunbatean izan zen proba. Garaipenari esker, Euskal Herriko Mendi duatloi zirkuituan liderra da. Facebook orrian azaldu duenez, euria eta lokatzak dibertigarri bilakatu zuen asteburuko proba.
Euskal Herriko txapelketa bukatzeko lau proba baino ez dira falta: Usansolokoa, Eakoa, Biriatukoa eta Zegamakoa. Azaroaren 6an izango du hurrengo jardunaldia Frutosek Usansolon. Bertan, 5.54 kilometroko bidea egin beharko du korrika 234 metroko desnibelarekin lehendabizi, ondoren, 12.68 kilometro bizikletaz (449 m+) eta azkenik 3.12 km korrika (34m+).