Artziniegan "Motorshow" izeneko ekimena egingo dute larunbatean. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da eta jarduera ezberdinak pilatuko ditu egitarauaren baitan. Izan ere, 12:00etatik 20:00etara ekitaldi ezberdinak egongo dira. Halaber, musika zuzenean entzuteko aukera egongo da, "Thel lost beer" eta "La pelvis de Elvis" taldeek joko baitute 20:00etatik aurrera.
Goizean, kotxe klasikoak
12:00etatik 14:30era, auto klasikoen erakusketa egongo da. Kotxeen jabeen hitzordua 10:00etan jarri dute Geltoki plazan, 10:30ak arte egongo dira bertan.
Arratsaldean, "Motorshowa"
Motorshowa, berriz, arratsaldean izango da. Horretarako Encinako parkea izango da erabiliko duten eremua. Antolatzaileen esanetan, stand guneak ere egngo dira 16:00etatik 20:00etara.
Egunari amaiera emateko