Erdi Aroko borrokak eta dantza bertikala protagonista Antzinako Azokan

Erredakzioa 2016ko ira. 14a, 08:01

Atzo amaitu ziren Artziniegako Jaiak, baina festa ez da herritik berehalakoan joango. Jaiak irailaren 9ko asteburuan amaituko dira, baina hurrengo larunbatean (irailak 17) ere giro ederra egongo da herrian, Antzinako Azoka ospatuko baita.

Festa ez da Artziniegatik berehalakoan joango. Jaiak irailaren 9ko asteburuan amaituko dira, baina hurrengo larunbatean (irailak 17) ere giro ederra egongo da herrian, Antzinako Azoka ospatuko baita.

Bi berrikuntza nagusi izango ditu aurten azokak. Erdi Aroko borroka erakustaldia izango da horietako bat. Antzinako borroka bat irudikatuko du Merindadeetatik bertaratuko den talde batek, armaduren eta armen erreplikak erabilita. Bi saio egingo dituzte: goizean bata eta arratsaldean bestea.  
Bigarren nobedadea dantza bertikal erakustaldia izango da, Artziniegako Dorrea Hoteleko paretan egingo dena, Bilboko zirkuko kideen eskutik.

100 postu
Antzinako Azokaren aurreko edizioetan eginiko ekintzek ere ez dute huts egingo aurten. Erdiko Plazan kokatuko da umeen txokoa, hainbat joko eta tailerrekin. Animalien txokoa egongo da baita bertan.

Goiko Plazan bi ekintza oso ezberdin egingo dira: orrazkera desfilea eta txerriki zatikatzea. Inguruko kaleetan, berriz, kale animazioak eta herriko zein herritik kanpoko elkarte eta artisauen postuak egongo dira. Ehun postu egongo direla aurreikusi dute antolatzaileek. “Eskerrak eman nahi dizkiegu  urtero laguntzen diguten elkarte eta eragileei”, adierazi du antolakuntzako kidea den Marta Gomez Urruelak.

[video:https://vimeo.com/140189099]

19. urtea
Azokaren 19. edizioa izango da aurtengoa. Artziniegaren sorreraren 500. urteurrena dela eta sortu zen ekimen hori egitearen ideia. Etnografia Museoko kideen esku egon zen antolakuntza  lehen hiru urteetan. Bolaretxe koadrilak hartu zuen lekukoa gero, harik eta duela zazpi urte arte, noiz eta udalari pasatu zitzaion ekimena antolatzearen lana.

Handik bi urtera, baina, jaia antolatzeari utziko ziola iragarri zuen udalak.  Herriko ostalari talde bat bildu zen orduan, eta ardura bere gain hartzea erabaki zuten. Talde horrek antolatzen duten bosgarren edizioa izango da aurtengoa.

Aurten ere milaka bisitari (5.000 eta 6.000 artean) gerturatzea espero dute antolatzaileek. Aiaraldeko bizilagunak ez ezik, beste hainbat txokotako bisitariak ere erakartzen dituen egun osoko jaia baita Antzinako Azoka.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide