Green Valley eta Las Tea Party DJ ikusteko Jaibus zerbitzua egongo da eta gaur bukatuko da izena emateko epea

Erredakzioa 2016ko ira. 8a, 10:55

Artziniegako Jaiak azkenengo txanpan sartuko dira buru-belarri hurrengo egunotan. Zentzu horretan, egitarauak mugarria izango du bihar Jardin Infierno, Green Valley eta Las Tea Party DJ taldeen kontzertua dela eta.

Horregatik, Arabako Vital Kutxak Jaibus zerbitzua eskainiko du musika emanaldira joateko. Berez, Okondotik -markesina- 23:30etan abiatuko da autobusa eta Laudio -Gurutze Gorriko errotonda-, Luiaondo -autobus geltokia-, Amurrio -herriguneko gasolindegia- eta Arespalditza -autobus geltokia- zeharkatuko ditu.

Artziniegako Jaiak azkenengo txanpan sartuko dira buru-belarri hurrengo egunotan. Zentzu horretan, egitarauak mugarria izango du bihar Jardin Infierno, Green Valley eta Las Tea Party DJ taldeen kontzertua dela eta.

Horregatik, Arabako Vital Kutxak Jaibus zerbitzua eskainiko du musika emanaldira joateko. Berez, Okondotik -markesina- 23:30etan abiatuko da autobusa eta Laudio -Gurutze Gorriko errotonda-, Luiaondo -autobus geltokia-, Amurrio -herriguneko gasolindegia- eta Arespalditza -autobus geltokia- zeharkatuko ditu.

Hemen eman dezakete izena interesdunek eta 3 euro balioko du joatea eta etortzea. Berez, itzultzeko bi hitzordu egongo dira: 03:30ean eta 06:00etan.

Hurrengo egunetako egitarau osoa:

OSTIRALA 9

18:00 Frontenis Gazteen Txapelketaren Finala

18:30 Frontenis Nagusien Txapelketaren Finala

19:00 V. Artzikirol Txapelketaren Finala

21:00 Koadrilen Afaria, Barrenkalen

 

KONTZERTUAK:

23:00 Jardín Infierno

01:00 Green Valley 

03:00 Las Tea Party DJ

 

LARUNBATA 10

13:30 Euskal Dantzak Aiara Dantza Taldearekin, Arteko Landan

Herri Bazkaria Arteko Landan

17:30 Adin Guztietarako Jokoak Bizindarren eskutik

19:00 Salbea Arteko Gure Amaren Ohorez 

19:30 Arteko Landatik Jaitsiera, El Despiste fanfarrearekin

21:00 Eskupilota Partiduak Pilotazale Elkartearen eskutik

23:00 Honat Erromeria

02:00 Dantzetan Jarrai

 

IGANDEA 11

09:00 Marmitako eta Patata Tortilla Txapelketa Otsatiren eskutik,

            Goiko Plazan

11:00 Bizikleta Lasterketa Kadete mailan: XXV. Arteko Gure Amaren

            saria eta XXXIX. Arabako biraren 2. etapa

12:00 Organikoaren Kiten eta Poltsen banaketa, Goiko Pazan

17:00 Mus Txapelketa, Udal Polikiroldegian

17:30 Herri-kirolen Erakustaldia eta koadrilen arteko Herri Kirolak

            Bizindarren eskutik

20:00 Erromeria Otegirekin, Goiko Plazan

20:00 Odoloste-jana Otsatiren eskutik, Goiko Plazan

20:30 Argazki Lehiaketaren sari banaketa eta argazkien proiekzioa

           Dolaretxeren eskutik, Udaletxe Zaharrean

21:00 Interkoadrila lehiaketaren sari banaketa

21:30 Jaien Amaierako Traka

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide