“Artziniegako Jaietan gure adineko jendearentzako egun bat falta zela ikusi genuen”

Txabi Alvarado Bañares 2016ko ira. 4a, 12:31

GU TA KITTO koadrilako kideek proposatu zuten jaietan Gazteen Egun bat egitearen ideia. Aktiboki hartu dute parte antolakuntzan.

Honako emakume gazte hauek osatzen dute koadrila: Iratxe Antolin, Maria Gonzalez, Maria San Juan, Iratxe Perez, Oihane Sobrevilla, Nahia Carretero, Naroa Campo, Maddi Arribas, Ane Campo, Iraide Garay eta Fatima Bani.

GU TA KITTO koadrilako kideek proposatu zuten jaietan Gazteen Egun bat egitearen ideia. Aktiboki hartu dute parte antolakuntzan.

Honako emakume gazte hauek osatzen dute koadrila: Iratxe Antolin, Maria Gonzalez, Maria San Juan, Iratxe Perez, Oihane Sobrevilla, Nahia Carretero, Naroa Campo, Maddi Arribas, Ane Campo, Iraide Garay eta Fatima Bani.

Zergatik proposatu zenuten  festetan Gazteen Egun bat egitea?
Konturatu garelako zaharrentzako eta umeentzako eguna badagoela, baina guretzako ez dagoela egunik.

Zuen ustez, zer falta da ba?
Gazteei begira festak ondo antolatuta daudela uste dugu, baina gure adineko pertsonentzako egun bat falta zela ikusi genuen.

Behin ideia proposatuta, nolakoa izan da antolatze prozesua?
Jai batzordeak asko lagundu gaitu ospakizun hau aurrera eramateko. Horrek asko erraztu digu lana.

Pozik zaudete emaitzarekin?
Bai, ekintza asko prestatu ditugulako eguna gazteontzako apropos izan dadin: ginkanak, musika, dantzak...

Koadrila moduan, zein da aurtengo jaiei begira duzuen helburu nagusia?

Ekintza guztietan parte hartzea eta ondo pasatzea. Hori izango da gure helburua festa guztietan.

 

Ikusi Artziniegako Jaietako EGITARAU OSOA.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide