“Artziniegako Jaietan oso atsegina da koadrilen arteko sokatiran parte hartzea”

Erredakzioa 2016ko ira. 2a, 08:06

Bizindar sokatira taldeko entrenatzaileak dira ALBERTO YARRITU UZKIANO eta MARTIN RIBACOBA RIBACOBA. Aurtengo Artziniegako Jaietako pregoilariak izango dira biak.

Nola jaso duzue pregoilari izateko proposamena?
Martin: Duela 6-7 urte izan nintzen pregoilari, beste kontu bategatik. Aurtengoa bigarren aldia izango da. Harro nago, baina badago jende gehiago herrian pregoilari izatea merezi duena. Ekimen guztietan sartuta nagoenez...

Bizindar sokatira taldeko entrenatzaileak dira ALBERTO YARRITU UZKIANO eta MARTIN RIBACOBA RIBACOBA. Aurtengo Artziniegako Jaietako pregoilariak izango dira biak.

Nola jaso duzue pregoilari izateko proposamena?
Martin: Duela 6-7 urte izan nintzen pregoilari, beste kontu bategatik. Aurtengoa bigarren aldia izango da. Harro nago, baina badago jende gehiago herrian pregoilari izatea merezi duena. Ekimen guztietan sartuta nagoenez...

Alberto: Nik espero nuen, Jai Batzordean bainago. Iaz bozketan oso hurbil egon ginen eta aurten gure alde egin du jendeak. Harro nago horregatik.

Zer nolako harremana du sokatirak jaiekin?
Alberto: Urtero herri kirolak antolatzen ditugu igandean; sokatira, txingak... eta beste proba batzuk.

Martin: Jaietan koadrilen artean oso atsegina da sokatiran parte hartzea.

Pregoia nola egin pentsatu duzue?
Alberto: Momentuz ez dugu ezer hitz egin. Sokatira taldeko neskekin hitz egin behar dugu, euskaraz irakurri dezaten.

Nola dago taldea?
Alberto: Ba egia esanda jende gutxi dago, sei taldekide ditugu. Ondorioz, gehienez 4x4 txapelketetan ematen dugu izena, ezin dugulako  8x8 txapelketetan parte hartu.

 

"Jende berriaren bila gaude sokatira taldean. Batzuk hurbildu izan dira entrenamenduren batera, baina gutxi iraun dute"

 


Pregoilari izateak jaiak bizitzeko modua aldatuko dizuela uste duzue?
Alberto: Ez dut uste, antzekoa izango da jaiak bizitzeko modua, edo berdina. Herri kirolek berdin jarraituko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide