Green Valley, Las Tea Party DJ's, Honat eta Jardin Infierno egongo dira Artziniegako Jaietan, besteak beste

Erredakzioa 2016ko abu. 3a, 23:35

Irailaren 2tik 11ra ospatuko dira jaiak

Artziniegako Jai Batzordea badoa apurka apurka Arteko Gure Ama Jaien gaineko xehetasunak ematen. Zein musika taldek joko duten azaldu berri dute: Green Valley, Las Tea Party DJ's, Honat, DJ Bull, Trikizio, Dantzetan Jarrai, Jardin Infierno eta Haitzama.

Irailaren 2tik 11ra ospatuko dira jaiak

Artziniegako Jai Batzordea badoa apurka apurka Arteko Gure Ama Jaien gaineko xehetasunak ematen. Zein musika taldek joko duten azaldu berri dute: Green Valley, Las Tea Party DJ's, Honat, DJ Bull, Trikizio, Dantzetan Jarrai, Jardin Infierno eta Haitzama. Hortaz gain, Artziniegako Rock Elkarteak antolatutako lehiaketaren irabazleek ere joko dute.

Jai Batzordetik adierazi dute Jaibus zerbitzua egongo dela Green Valley eta Las Tea Party Djk jotzen duten egunean, inguruko herrietako jendea gerturatu dadin.

Sokatira taldeko entrenatzaileak pregoilari

Ez dira faltako ezta Artziniegako jaietako ekintza mitikoak. Bonbona Lasterketak, Koadrilen arteko herri kirolek, Multiabentura erronkak eta antzeko ekintzek euren ohiko tokia izango dute egitarauan. Kirola izango da, hain zuzen, aurtengo jaien protagonista nagusia, Bizindar sokatira taldeko bi entrenatzaileak izango baitira pregoilariak: Alberto Yarritu Uzkiano eta Martin Ribacoba Ribacoba.

EGITARAU OSOA

Irailak 1, osteguna

19:00 // “El comienzo de una nueva era” antzerkia Zahar etxean, Hiriskak antolatuta

20:00 // Korterraza

Irailak 2, ostirala

Argazki Lehiaketaren hasiera

20:30 // Zurrakapote dastaketa Akelarre txarangarekin, Goiko Plazan

21:00 // Pregoia eta txupina, Goiko Plazan

[video:https://vimeo.com/138504332] 

21:30 // Kalejira Alde Zaharreko kaleetatik Artziniegako erraldoiekin, Laudioko Sorginlarren Taldeko buruhandiekin eta Akelarre txarangarekin

22:00 // Pilotari gazteen partidak

Musika emanaldiak: Trikizio eta DJ Bull

[video:https://www.youtube.com/watch?v=jTL2EarP4go]

02:00 // Kulero eta Galtzontzilo Lasterketa

 

Irailak 3, larunbata

12:00 // Pintxo Lehiaketa, Goiko Plazan

11:00-14:00 // Sarrera dohainik herriko hiru museoetan: Artziniega Museoan, Santxotena Tailer-Museoan eta Eliz Museoan

14:30 // Herri Bazkaria: Babarrunak

18:00 // Igel Txapelketa

19:30 // XXIV. Bonbona eta Garrafoi Lasterketa, Goienkalen

[video:https://vimeo.com/48799897]

22:00 // Playback lehiaketa

00:00 // Maketa lehiaketaren talde irabazlearen kontzertua eta Haitzama taldea

[video:https://www.youtube.com/watch?v=52-XsMpbVDg]

 

Irailak 4, igandea

11:00 // Meza, Arteko Gure Ama Santutegian

11:45 // Arteko Gure Amaren ohorezko XXXVIII. Enkantea

13:30 // “Tabernaz taberna” txikien lasterketa

18:00 // “Iturritik Iturrira” IX. Kronoeskalada

19:30 // Umeen artzikirol partiduak frontoian

[video:https://vimeo.com/74382028]

21:00 // Baratxuri zopa Artekalen

Irailak 5, astelehena

Gazteen Eguna, Goiko Plazan

11:00 // Ginkana kulturala

12:30 // Berdintasun pandero tailerra

14:30 // Bazkaria Goiko Plazan: Makarroiak

16:00 // Joko zoroak

18:00 // Zumba Master Class

19:30 // Artziniega Rock Elkarteko kontzertuak

20:30 // Karaokea

 

Irailak 6, asteartea

12:00-13:30 // Berdintasun pandero tailerra Goiko Plazan

17:00 // Multiabentura erronka

19:00 // Artzikirol Txapelketaren Finalerdiak

21:30 // Nagusien Frontenis Txapelketako finalerdiak

 

Irailak 7, asteazkena

11:30 // Txokolatada

11:30 // Haurrentzako jolas-parkea eta eskulanak

14:30 // Bazkaria Arteko landan

16:00-18:30 // Haurrentzako jolas-parkea eta familia jokoak

18:30 // Haurrentzako bizikleta ginkana

19:30 // Haurren Playback lehiaketa

 

Irailak 8, osteguna

12:00 // Meza eta lore-eskaintza Arteko Gure Ama Santutegian

14:30 // Nagusientzako bazkaria, frontoian. Bazkalostean bingoa

18:00 // Erromeria Otegirekin

18:30 // Frontenis Amateur Txapelketako finalerdiak

20:00 // Artzikirol txapelketako finalerdiak

Euria egiten badu, Kiroldegian jokatuko dira frontenis eta artzikirol partiduak

 

Irailak 9, ostirala

18:00 // Frontenis Amateur txapelketako finala

18:30 // Nagusien Frontenis Txapelketaren finala

19:00 // Artzikirol Txapelketaren finala

21:00 // Koadrilen arteko afaria, Barrenkalen

Kontzertuak:

Jardin Infierno

[video:https://www.youtube.com/watch?v=iBp2tJrsYVg]

Green Valley

[video:https://www.youtube.com/watch?v=cZ0zPNW9tF8]

Las Tea Party DJ's

[video:https://www.youtube.com/watch?v=6eXSHj2hZQk]

Jaibus-a egongo da

Preben Jaia (00:00-03:00)

 

Irailak 10, larunbata

13:30 // Euskal dantzak Aiara Dantza Taldearekin eta

Herri bazkaria Arteko Landan

17:30 // Adin guztientzako jokoak, Kulunketan

19:00 // Salbea Arteko Gure Amaren omenez

19:30 // Arteko Landatik jaitsiera, El Despiste fanfarriarekin

21:00 // Eskupilota partidak, frontoian

Kontzertuak:

Honat

[video:https://www.youtube.com/watch?v=nDSZoP4BsYc]

Dantzetan Jarrai

 

Irailak 11, igandea

09:00 // Marmitako eta Patata Tortilla Txapelketak, Goiko Plazan

11:00 // Bizikleta Lasterketa Kadete mailan: XXV. Arteko Gure Amaren saria eta XXXIX. Arabako biraren 3. etapa

17:00 // Mus Txapelketa, Kiroldegian

17:30 // Herri kirolen erakustaldia eta koadrilen arteko herri kirolak, frontoian

20:00 // Erromeria Otegirekin, Goiko Plazan

20:00 // Odoloste jana, Goiko Plazan

20:30 // Argazki Lehiaketaren argazki proiekzioa, Udaletxe Zaharrean

21:30 // Jaien amaierako traka

Jaiak jarraitzen du…

Artziniegako Sokatira taldearen argazki erakusketa egongo da frontoian

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide