Datorren abuztuaren 6an (larunbata) amaituko da Artziniegako Udalak herriko igerilekuetan antolatu dituen igeriketa ikastaroetan izena emateko epea. Ikastaroa doakoa izango da igerilekuko bazkideentzat edota Artziniegan erroldatutakoentzat. Abuztuaren 8an hasiko da ikastaroa eta goizez izango da. 11:15etatik 12:00etara haurrentzako iniziazioa egingo da eta 12:00etatik 12:45etara, berriz, hobekuntza.
Plaza kopuru mugatua, 10 pertsonentzat
Udaletik azaldu dute plaza kopuru mugatua egongo dela (10 izan ahalko dira gehienez). Izen-emateak egin diren ordenan emango dira plazak. Horrek esan nahi du izena emateko interesa daukanak ahalik eta lasterren egin behar duela, Artziniegako Udal Igerilekuan bertan.