Jonathan Camara artziniegarrak Gran Canarian jokatu du datorren denboraldian areto futbolean. Hiru urte Ingalaterran jokatu ondoren, jokalari espainiarrak Espainiako ligan jokatuko du Gran Canariako taldearekin.
Ibilaldi oparoa Erresuma Batuan
Jonathanek ibilbide bikaina osatu du Ingalaterran, hiru urtetan hiru liga eta hiru kopa irabazita. Baku United taldean bi urte jokatu ostean, Oxford City Lions taldean jokatu du orain arte eta Europako txapelketa garrantzitsuenean ere jokatzeko aukera izan zuen.
Hala ere, Ingalaterra utzi eta munduko liga onenetariko bat jokatzera pasako da jokalari artziniegarra. Gran Canaria aurten igoera lortu duen taldea da eta ez da erraza izango denboraldi on bat egitea.
Jonathanen esanetan, ilusio berriekin dago jokalaria talde berriarekin eta helburuak lortzeko lan handia egiteko asmoa plazaratu du. Taldekide bakarra ezagutzen du taldean baina taldean dauden askoren aurka jokatzeko aukera ere izan du artziniegarrak.