Aurten ere “Liburu-terraza” izango dute Artziniegan. Zerbitzua, Udal Liburutegiak eskaintzen du eta parrokiako atarian egongo da kokatuta, ekainaren 27tik irailaren 2ra arte, goizeko 9:30etatik arratsaldeko 14:00ak arte. Bertan liburuak, aldizkariak, egunkariak, tailerrak, mahai-jolasak eta “ipuin txikiak” egongo dira.
“Ipuin txikiak”, uztailako asteartetan izango dira, eguerdiko 12:00etan. Gutxienez, 15 ume egon beharko dira, 4 urtetik gorakoak eta hauek izango dira ipuinak:
- Uztailak 5: Kexkamuzelak
- Uztailak 12: Gorila bat, zenbatzeko liburua
- Uztailak 19: Dinosauroak
- Uztailak 26: Egun bat hondartzan
Jolas Txokoak
Aurten Eragintza Kultur Elkarteak Artziniegako Jolas Txokoak egingo ditu. Begiraleak behar dituztela jakinarazi diote enpresako arduradunek udalari, hori dela eta, harremanetan jartzeko hurrengo helbide edo telefonora: eragintza@eragintza.eus – 94.432.04.45