Egin farra in corpore sano Artziniegako Jaietan

Erredakzioa 2015ko ira. 3a, 06:00

Jaien egitarauari erreparatuta, gauza bat argi dago: Artziniegarrek, kirola modu pasiboan ikusi baino, nahiago dutela kirol probetan modu aktiboan parte hartu. Bestela ezin daiteke ulertu Bonbona eta garrafoi Lasterketak izan duen arrakasta, edo Iturritik iturrira krono-eskaladaren VIII. edizioa izatea aurtengoa.

Jaien egitarauari erreparatuta, gauza bat argi dago: Artziniegarrek, kirola modu pasiboan ikusi baino, nahiago dutela kirol probetan modu aktiboan parte hartu. Bestela ezin daiteke ulertu Bonbona eta garrafoi Lasterketak izan duen arrakasta, edo Iturritik iturrira krono-eskaladaren VIII. edizioa izatea aurtengoa.

Irailaren 5 eta 6an izango dira aipatutako bi ekintza horiek, hurrenez hurren. Baina ez dira izango gauean zehar edandako garagardo eta kalimotxo guztia izerditzeko egongo diren aukera bakarrak. Denetarik egongo da: bizikleta-ginkana, ‘Tabernaz-taberna” txikien lasterketa...

Hortaz gain, frontenis eta 3X3 modalitateko futbol partiden finalerdi eta finalak ere egingo dira jaietan. Irailaren 13an, berriz, koadrilen arteko herri-kirol probak egingo dira. Ohiko herri-kirol erakustaldia herrikoiagoa bilakatzeko asmoz ekin zitzaion proba horiek egiteari, duela 7-8 urte.

Artzikirola
Baina Artziniegan ‘kirol izar’ bat egotekotan, Artzikirola da hori. Jose Ramon Rey Gorputz Heziketa irakasleak sortutako kirola da, saskibaloiaren, eskubaloiaren eta areto futbolaren arteko nahasketa. Artzikirol Txapelketaren finalak ere bere lekua izango du jaietan, irailaren 11an, 17:00ean hain zuzen ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide