Zuriñe Frutosek denboraldi bikainari jarraipena eman nahi dio

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko eka. 26a, 13:13

Korrikalari artziniegarrak hasiera ezin hobea eman dio urteari. Txapelketa eta erronka ezberdinetan murgilduta egon da eta Bizkaia Kopa Trail mendi bizikleta txapelketako eta Sky Runner Series lehiaketako lidergoak eskuratu ditu.

Korrikalari artziniegarrak hasiera ezin hobea eman dio urteari. Txapelketa eta erronka ezberdinetan murgilduta egon da eta Bizkaia Kopa Trail mendi bizikleta txapelketako eta Sky Runner Series lehiaketako lidergoak eskuratu ditu.

Korrikan ez ezik, mendiko bizikletarekin bikain hasi du denboraldia

Bizkaia Kopa Trail txapelketako lehen lau probetan garaipena lortu du Zuriñek, Arrietan, Lemoiz, Morgan eta Bilbon, hain zuzen. Lau lasterketetak erraz irabazi ditu, denbora dezente ateraz bigarren sailkatuari, Arantza Artetxe, hiru kasuetan eta azkena, Bilbon, Onintza Muruagari.

Sailkapen orokorrean 51 puntu ateratzen dizkio Virginia Rodriguezi eta hirugarren sailkatuari, Gartze Mentxakari, 52 puntu. Hurrengo lasterketak uda pasa ondoren izango ditu, irailaren 18an Trapagaranen hasita eta Diman, abenduaren 18an amaituta.

Sky Runner Series txapelketan ere lidergoa mantentzen du, hiru proba pasa ondoren

Sky Runner Seriesen, Sky Series kategoria mendi maratoi eta mendi lasterketak biltzen dituen txapelketa da. Euskal Herria, Katalunia, Andorra, Granada eta Huescan dira probak eta iada hiru proba jokatu ondoren, artziniegako lasterkariak lidergoa mantendu egiten du Collbatón lehen proba irabazi ondoren.

Zegama-Aizkorri lasterketan ez zuen parte hartu, txapelketa honetako bigarren proba izanik baina ekainaren 5an Vilallerren izandako proban bigarren postua lortu zuen eta 22 puntuko aldea ateratzen dio Rosa Vallsi Sky Series kategorian.

Udan zehar txapelketa lehiatzen jarraituko du Zuriñek, uztailan proba ezberdinetan parte hartuz. Andorran izango ditu Sky Runner probako hurrengo lasterketak, Ordinon eta Arinsalen. Lehenak maratoi baten luzeera eta 3.000 metroko desnibela dauzka, aurtengo proba gogorrenetarikoa. Ondoren Arinsalen 21 kilometroko proba izango du, hau ere desnbiel handi batekin, guztira 2.280 metro izanik.

Powerade MTB Non Stop, 700 km. baino gehiago mendiko bizikletarekin

Ekainaren 10ean, Bartzelonatik Donostiraino zihoan lasterketa batean hartu zuen parte beste bi lagunekin, guztira 709 km. eginez. zortzi etapa zituen probak eta hirukoteak 35 ordu eta 29 minututan egin zuen ibilbide osoa.

Zuriñek hirugarren eta seigarren etapa egin zituen, lehena goizeko 01:30tan hasita Balaguerretik. 120 kilometro zituen aurretik Sariñeraraino eta 5 ordu eta 35 minututan egitea lortu zuen.

Ondoren, jan eta deskantsatu ostean, seigarren etapa egitea egokitu zitzaion. Arratsaldeko 18:30tan Tafallan mendiko bizikleta hartu eta Irurtzuneraino joan behar izan zen guztira 66 kilometro eginez.

Sailkapen orokorrean lehen postua lortu zuen artziniegarrak David Santurtzi eta Juan Maria Jimenezekin hiruko talde mixtoetan eta 2. Postua talde mixto guztien artean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide