Jonathan Camarak liga txapelketako fase finala jokatu zuen igandean Oxford City Lions taldearekin goizean Baku United kanporatu eta gero arratsaldean Helvecia taldea penaltietan garaitu ondoren.
Garaipen honekin Oxford City taldeak kopa eta ligako txapelketak irabazi ditu, Ingalaterra mailan dauden bi lehiaketa nagusiak eta azken garaipenarekin hurrengo urtean Europa mailako UEFA Futsal Cup txapelketa lortzeko txartela lortu du Jonathanen taldeak.
Igandean Euskal Selekzioarekin partida
Asteburu honetan, Jonathan Camara Euskal Selekzioaren deialdian sartu da Kataluniaren aurka jokatzeko. Partida igandean izango da Martorelleko udal kiroldegian goizeko 10:30tan eta horren aurretik emakumezkoek jokatuko dute.