Carlos Gutierrez korrikalari artziniegarrak Zallako AEAren aurkako 12 orduko proban parte hartuko du

Hurrengo ekainaren 11n Alboko Esklerosi Amiotrofikoa gaixotasuna pairatzen dutenei elkartasuna adierazteko eta dirua laguntzeko 12 orduko ibilaldia antolatu dute Zallan eta bertan Carlos Gutierrez kirolari artziniegarra egongo da.

Hurrengo ekainaren 11an Alboko Esklerosi Amiotrofikoa gaixotasuna pairatzen dutenei elkartasuna adierazi eta dirua laguntzeko 12 orduko martxa antolatu dute Zallan eta bertan Carlos Gutierrez kirolari artziniegarra egongo da.

12 ordu menditik, AEAren aurka

Javi Zorrilla zallarrak sortutako ideia hau, AEA diagnostikatu eta orain gurpil-aulki batekin ibiltzen den lagun batengandik dator. Ideia aurrera atera bezain laster, Carlos deitu egin zuen bertan parte hartu zezan, artziniegarra gizarte bazterketa pairatzen dutenen alde 2.000 kilometro egiteko konpromisoa hartua zuelako, horrela Zallako martxan luzeera horretara gerturatu eta AEAren gainditzeko tratamendu baten alde dirua lortzen lagunduko du.

Carlos eta Javirekin bat, Jon Millan Azpigorri trail taldeko partaideak hartuko du parte korrika eta Iker Lezama txirrindulariak bere bizikletarekin beteko ditu 12 orduak.

Zallako Euskadi plaza, ekitaldi guztien erdigunea

Ibilbidea herriko inguruetako mendiak igotzean datza. Euskadi plazan hasi eta Ubieta igoko dute. Ondoren jaitsi, Ilso mendia igo eta berriz ere Zallara iritsiko dira. Guztira 23 km. izango ditu bira bakoitzak 1100 metrotako desnibelarekin eta 12 orduz egongo dira ibilbide bera egiten.

Nahiz eta proba goizeko 6tan hasi, edonork lagundu ditzake parte hartzaileak 12 orduetan zehar, batez ere, goizeko 10etatik aurrera. Lagun batzuk joango direla baieztatu dute mendizaleak laguntzeko, horren adibide, Oscar Pasarin errefuxiatuen alde abiatu duen kanpaina zabaltzeko.

Martxaz gain, Euskadi plazan ekintza ezberdinak izango dira. Udalak, erakunde eta saltoki askok lagundu dute proba aurrera atera dadin eta plazan hainbat gauza eskainiko diote bertaratutako edonori. Umeentzako tailerrak, informazio guneak, kirolarientzako atseden gunea eta beste hamaika gauza prestatu dituzte egunaz eta jaiaz gozatzeko.

 AEA, tratamendurik ez duen gaixotasuna

Martxaren helburu nagusia AEA (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) gaixotasuna zertan datzan zabaltzea da. Sendatzeko tratamendurik ez duen gaixotasuna da AEA eta bizi esperantza oso txikia izan ohi da.

Horrekin batera, gaixotasunari sendagai bat bilatzeko dirua batzeko aukera ere aprobetxatu nahi dute antolatzaileek. Alde batetik kontu-korronte bat ireki dute nahi duen orok bere diru aportazioa egiteko eta martxaren egunean bertan, Zallako Euskadi plazan, informazio eta diruz laguntzeko aukera izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide