Artziniegako auzuneetako lagunekin izandako batzarren txandekin jarraitzeko, deialdi berria deitu du udalak, auzoko arazoei buruz hitz egiteko.
Ekainaren lehenengo egunetan elkartzea proposatu du erakundeak, ekainaren 2an (osteguna), 7an (asteartea) eta 8an (asteazkena), hain zuzen. Auzo-batzar horiek guztiak Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egingo dira.
Ekainaren 2an, lehenengo batzarrean, hain zuzen, Santa Koloma, Heros eta Kanpijoko auzokideekin bilduko dira. Arratsaldeko 18:00etan aipatutako lehenengo bi auzoko auzokideekin elkartuko dira eta jarraian, 19:30ean Kanpijokoekin.
Deialdiaren bigarren egunean, ekainaren 7an, bost auzuneko auzokideekin batzartuko dira. Arratsaldeko 18:00etan Soxoguti eta Barronesekoekin elkartuko dira eta jarraian, 19:30ean Mendieta, Barrataguren eta Uretako auzokideekin.
Azkeneko batzarrean, ekainaren 8an, San Antonio, Benta, Gordeliz, Artumiana eta Caserias lagunekin hitzordua izango dute udaleko ordezkariek, arratsaldeko 18:00etan.