Igandean gauzatuko den Artziniega Hiribilduko margo lehiaketak kaleak margolariz beteko ditu Artea Elkarte Etnografikoaren eskutik.
Artistek 8:30etatik 10:00ak arte izena emateko epea izango dute eta 14:30ean obrak aurkeztu. Bitartean, hiribilduko eta Erretes Tudela, Mendieta, Santa Koloma eta Soxogutiko kaleetan margolariak aurkitu daitezke.
Artziniega Museoa kudeatzen duen elkarteak duela 19 urte margo lehiaketa antolatzen du. Hasieran, jaietako egitarauaren barruan, baina duela urte batzuk maiatzean.
Udalaren laguntzaz, artista irabazleak 800€ jasoko ditu obraren truke, bigarrenak 600€ eta hirugarrenak 400€.
Arratsaldeko 17:30ean sari banaketa izango da Museoko erakusketa gelan, non, obra guztiak ikusgai egongo dira ekainaren 22ra arte.
Haurrentzako lehiaketa
Aldi berean, Museoan, Haurren II. Margo lehiaketa egingo da goizeko 11etatik 13:15etara adinagatik banatutako hiru kategorietan.
Museoak, margotzeko orriak eta margoak utziko ditu, baina edozein material erabil daiteke. Parte hartuko dituzten obrak erakusgai egongo dira erakusketa gelan eta izena emateko Museora deitzeko aukera dago.