Artziniega eta Guardia hiribilduek elkarlana eta ibilbide komuna abiatu dute turismoa erakartzeko

Erredakzioa 2016ko api. 29a, 09:19

Aiarako eta Arabar Errioxako Koadrilako turismo arloek eta Arabako Foru Aldundiak euren indarrak batu dituzte bisitari gehiago eskuratzeko. Horretarako, ibilbide berezia prestatu dute; Artziniega eta Guardia lotuko duena, hain zuzen.

Aiarako eta Arabar Errioxako Koadrilako turismo arloek eta Arabako Foru Aldundiak euren indarrak batu dituzte bisitari gehiago eskuratzeko. Horretarako, ibilbide berezia prestatu dute; Artziniega eta Guardia lotuko duena, hain zuzen.

Bi hiribilduak dira Arabako azken herriak iparraldean eta hegoaldean, eta nahiz eta 100 kilometro baino gehiagoko tartea egon euren artean, ezaugarri eta kultura komunak dituzte: Erdi Aroko ondare historiko ugaria eta zaindua eta ardo aparta.

Bertute horiek aintzat hartuta, ibilbide turistikoa garatu dute Arabako aniztasuna goraipatzeko. Izan ere, proposamenak parada emango du Gasteiz, Trebiñu edo Añanako zenbait eraikin eta leku ezagutzeko.

Artziniegako ogibideak Guardian

Artziniega eta Guardia hiribilduen elkarlana ikusgai egongo da maiatzaren 7an. Guardian Dultzainero Eguna ospatuko dute eta Artziniegak antzinako ogibide baten erakustaldia egingo du bertan.

Zentzu horretan, irailaren 17an, Artziniegako Erdi Aroko Feriaren harira, Guardiak dultzaineroak eramango ditu, eta kalejiran ibiliko dira Aiarako hiriko kaleetan zehar, Aldi berean, mahatsak zapaltzeko ohituraren erakustaldia eskainiko dute. Gainera, Artziniegako turismo bulegoak espazio iraunkor bat gordeko du Guardiaren eta Arabako Errioxaren gaineko turismo informazioaren zabalkundea egiteko, eta beste horrenbeste Guardiako turismo bulegoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide