2016ko martxoaren 6an “Yarri memoriala” Artziniegako mendi ibilaldiaren VII. edizioa egingo du Ganzorrotz Mendi Taldeak.
Urtero legez, bi ibilbide prestatu ditu Artziniegako mendietan barrena: luzeak 23 kilometro izango ditu eta mendizaleek Peñalba eta Otxati mendien tontorrak zapalduko dituzte; laburrak berriz 11 kilometro izango ditu eta Otxati mendira joango da, Soxogutin barrena herrira itzultzeko.
Jatekoa eta edatekoa egongo da ibilbide luzean, baita amaieran frontoian guzti-guztientzat ere.
Ibilaldi luzea 8:00etan abiatuko da frontoitik, eta laburra ordu eta erdi geroago, 9:30ean. Izena webgunearen bidez eman daiteke otsailaren 27ra arte eta egunean bertan 7:00etatik 7:45era martxa luzeerako eta 8:30etik 9:15era martxa laburrerako