Artziniegako kirol guneko futbol zelaia gaueko 21:00ak arte argiztatuko dute. Beraz, goiz iluntzen duenean futbol zelaia eta inguruko pista erabiltzeko aukera egongo da.
Orain arte, argiztatu aurretik, gunea erabili nahi zuten kirolariek linternak erabiltzen zituzten.
Duela hilabete batzuk Artziniegako EH Bildu udal taldeak kirol gunea gauez ere argiztatzearen beharra adierazi zuen. Emakumeak baztertzen zuen gune bat bezala identifikatu zuten, iluntzen duenean argirik gabe geratzen den eremua delako eta gauez ere erabiltzeko nahia zeukatelako.
Horrez gain, egunez kirola egiteko zailtasunak dituzten pertsonek kirol guneko futbol zelaia erabiltzeko parada izango dute.
Gobernu taldeak aurreratu du etorkizunean futbol zelaiaren inguruko pistan hesiak jartzeko asmoa daukatela.