Lehenengo medi-txangoa urtarrilaren 24an izango da, Ordunteko medietara. Artziniega Ibilaldiaren 7. edizioa martxoaren 6an egingo dute.
Urtea hasi eta egun gutxira 2016ko kirol-jardueren egutegia aurkeztu du Artziniegako Ganzorrotz taldeak. Urtero bezala, hilero mendi-txango finko bat antolatuko dute, eta horretaz gain beste hainbat hitzordu izango dira.
Lehenengo jarduerei dagokienez, aurreneko irteera urtarrilaren 24an izango da, Ordunteko mendietara, urtegitik 15 km-ko ibilbide zirkularra eginez. Ondoren, elkartearen batzar nagusia egingo da urtarrilaren 29an. Otsailean, berriz, neguko irteera egingo dute Lunadako mendietara.
Artziniega Ibilaldiaren7. edizioa
Martxoan urteko hitzordurik potoloenaren txanda izango da, hilaren 6an Artziniega Ibilaldiaren zazpigarren edizioa egingo dutelako. Aste honetan bertan eman dute ibilbideen berri: luzeak 23 km izango ditu eta 1.386 m-ko desnibel positiboa, eta laburrak 11 km eta 673 m-ko desnibela.
Izena emateko epea laster irekiko da eta aurreko edizioetan bezala doakoa izango da eta Internet bidez egin ahal izango da aurretiaz,, bai eta egunean bertan ibilaldia hasi aurretik.
Familientzako irteerak
Egutegiari dagokionez, aipatzekoa da aurten ere familientzako bi irteera egingo direla -bat Candina mendira maiatzean eta beste bat Anguloko mendatera irailean-, eta Peñalba Erronka lasterketa herrikoia uztailaren 23an egingo dela Erretes Tudelako Madalena jaien barruan. Uztailaren 9an Erretes Lantenon jokatuko den Peregaña Igoera mendi lasterketan ere laguntzaile izango da Ganzorrotz.
Informazio gehiago Ganzorrotzen webgunean