Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko aurrekontuen bidez 65000 euro jasoko ditu Artziniega Museoak

Erredakzioa 2016ko urt. 12a, 14:06

Artziniega Museoak Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko finantzazioa eskuratu du 2016. urterako. Hala, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan 30.000 euro aurreikusi dituzte eta Arabako Foru Aldundiak 35.000 eurorekin lagunduko du.

Museoaren kudeatzaileak -Artea Elkarte Etnografikoak- egoera ekonomikoa azaltzen zuen gutuna bidali zien Eusko Legebiltzarreko, Batzar Nagusietako eta Udalbatzako talde politiko guztiei; eskatzeko aurrekontuetan Artziniega Museoaren proiektuaren finantzaziorako partidak txertatu zezaten.

Hala, bi instituzioen aurrekontuak eztabaidatu ziren bitartean, Legebiltzarrean PSE-EEk eta EH Bilduk aurreko urtean bezala Museoarentzako 30.000 euroko saila aurrekontuetan sartzeko eskaera egin zuten.

Arabako Biltzar Nagusietan ere, EH Bilduk, PSE-EEk eta Irabazik 30.000 euroko saila sartzea eskatu zuten, Ahal Duguk aldiz, 35.000 euroko saila eskatu zuen.

Legebiltzarreko eta Batzar Nagusietako talde politikoen eskaerak onartu izanak, Artziniega Museoaren 2016ko egoera ekonomikoa egonkortu du.

Etorkizuna kolokan

Duela urte batzuk proiektuaren finantzaketa okertu zenetik, Museoaren eta horrek biltzen duen ondarearen egonkortasuna kolokan jarri zen. Horren guztiaren etorkizuna, Artea Etnografia Elkarteak noizbehinka jasotako diru-laguntzek ahalbidetu dute. Horrela, Museoaren etorkizuna ezin zen bermatu ezta elkarteak urtean gauzatzen dituen ekintzak ere.

Artea Etnografia Elkarteko kideek adierazi dute berri ona izan dela Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko aurrekontuetan Museoarentzako sailak txertatzea baina horrek, Museoaren finantzazioa eta zabalera bakarrik 2016an bermatuko du.

Hala, ezin dute hurrengo urteetako egonkortasun ekonomikoa ziurtatu. Halaber, elkarteko kideek Museoaren proiektua defendatzen jarraitzeko hautua egin dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide