Artziniegako udalak mapa turistikoa osatu du. Triptikotan inprimatu dute eta herriko taberna eta dendetan egongo da, ostalari eta dendariek eskatuz gero. Udala AEME elkartearekin elkarlanean aritu da proiektua gauzatzeko. Bien asmoa izan da herriko funtsezko informazio turistikoa eskuragarri egotea hainbat lekutan. Informazio horretan sakontzeko bisitariek Etnografia Museora jotzeko aukera izango dute, bertan
baitago udalerriko informazio turistikoaren puntua. 17 leku interesgarri jaso ditu triptikoak, horietako 3 museoak dira eta gainerakoak interes historikoa daukaten eraikinak. Informazioa euskaraz, gazteleraz eta ingelesez dago.
QR Kodea Egindako triptikoek QR kode bat daukate. Horri esker turistek Artziniegako denden inguruko informazioa eskuratzeko parada izango dute.