Artziniegako kiroldegian bihar Euskal Herriko 4x4 goma gaineko sokatira txapelketa jokatuko dute.
Arratsaldeko 17:00ean hasiko da. Guztira 20 talde arituko dira txapela lortu nahian. Horietatik 4 emakumezkoak dira eta Ibarra, Badaiotz, Txantrea eta nola ez, Artziniegako Bizindar taldea arituko dira lehian. 16, ordea, gizonezkoak dira. Euskal Herri osotik hurbilduko dira jarraitzaileak txapelketara.
Aintzane Ituribarria, Bizindar Sokatirako kideak dionez, ahalik eta hoberen egitea espero dute, baina normalean oso pisu baxurekin tiratzen dute. Horregatik dio “zail daukagu baina gogotsu tiratuko dugu”.