Elikagai Bankuak elikagai-bilketa berri bat antolatu du estatu mailan, azaroaren 27 eta 28rako. Aiaraldeko beste udalerri batzuetan bezala, Artziniegak ere elikagai-bilketa horretan parte hartuko du, eta, hala, beste behin ere bere solidaritatea erakutsi nahi du.
Beste batzuetan bezala, ekintza solidarioa aurrera eramateko, pertsona boluntarioen beharra dute, elikagai eta produktuak biltzen lagundu dezaten. Beraz, ostiralean edo larunbatean boluntario gisa aritzeko interesa duena izena eman ahalko du bai telefono bidez – 945 39 63 53 – edo posta elektronikoaren bidez – info@artziniegakoudala.eus –; hori bai azaroaren 26ko, osteguneko, eguerdia baino lehen egin beharko da izen-emate hori.
Txandak, ostiral (azaroak 27) goizean eta arratsaldean eta larunbat (azaroak 28) goizean izango dira. Boluntarioak, Artziniegako establezimendu ezberdinetan zehar egongo dira: UNIDE supermerkatuan, IZAR fruta-dendan, JAKITOKI, ERROTAETXE supermerkatuan eta La Despensa de la Abuelan, hain zuzen.